• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

Aneguria-azala-html-1.jpg

2018/09/21

ANEGURIA, "Percebe, dana edo ezebez" disko berriaren aurkezpena

Data: Irailak 26,  astezkena
Ordua: 11:00etan
Lekua: Bilboko Euskararen Etxea, Azkue Fundazioa (Agoitz Plaza, 1, Bilbo)

Aneguria 2017ko Banden Lehia Sariaren irabazle.

2018ko Banden Lehia edizio berriaren aurkezpena.

Aneguriak (Ane San Miguel Crespo, 1984, Bilbo) edo Aneguria aka La Kietak Azkue Fundazioak sustatzen duen Banden Lehia saria jaso zuen 2017an. Sariak eta bere lan apartak eman dio Aneguriari hirugarren diskoa kaleratzea: Percebe, dana edo ezebez. Kantaria, rap zalea, elektronikaren alde poperoaren aldekoa, reggae eta melodia, MCa, bat-batekotasun harrigarria duena agertokian, publikoa erakartzen dakiena, abegitsua, bizitza plazerarekin bizi nahi duena, lotsagabetasunaz mugitzen dakiena, sexuaren gainean argi hitz egiten duena. Hori bada Aneguria, horixe bera da aurkituko duzuna "Percebe, dana edo ezebez" diskoan.

Oharra: Aneguriaren bat-batekotasuna aprobetxatuz, agian zerbait kontatuko digu kantatuz.


Entzun/Deskargatu "Non Zaude (remix)" aurrerapen singlea:http://www.baga-biga.eus/mailing/mailing_aneguria/

Twitter Facebook Google+