• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

AzkenEztanda_Azala-1.jpg

2019/02/22

Azken Eztanda orkestrarekin

Guda Dantza talde bizkaitarra proiektu berri batekin bueltan da. Oraingoan, bere musika buruz behera jarri du duela urtebete haien azken diskoan kaleratutako “Azken Eztanda” kantuari 360 graduko itzulia emanez. Horretarako, hainbat lagunekin osaturiko orkesta batekin kontatu dute; orkesta honen muinean, formazio klasikotik etorritako musikari trebeak izan dira: pianoa, tronpa, bonbardinoa eta hari instrumentuak (biolinak, biolak, txeloak eta kontrabaxua)… Aipaturiko lagunekin batera, taldeak kantuaren zirrikituak ñabardura ugariz betetzea lortu du. Dimentsio musikalaz gain, kantua zuzenean filmaturiko bideo erakargarri batekin batera aurkezten da, non musikak eskeintzen dituen zapore eta koloreak islatzen diren.
Audioa Tío Pete estudioan ekoiztua izan da, Unai Mimenza soinu ingeniariaren gidaritzapean. Bideoaren harira, hauek izan dira unibertso bisualaren arduradun eta sortzaileak: Iker Maguregi zuzendaria, Andrea Martinez argazki zuzendaria eta Karla Biondini ekoizpen diseinatzailea.

Besterik gabe, hona hemen egindako lan guzti honen fruitua.

Twitter Facebook Google+