• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

2020-05-30-LARRABETZU-Kartela-1.jpg

2020/01/28

SOROTAN BELE GOGOAN, lehenbiziko ikuskizuna Larrabetzun

Badator Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren estreinako kontzertua. Aurten 30 urte beteko dira Sorotan Bele sortu zenetik eta lehen kontzertua eman zuten herri berberean egingo du agerpen publikoa Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak, maiatzaren 30ean Larrabetzuko frontoian izango da hitzordua 20:00etan. Sorotan Bele taldearen kanturik gogoangarrienak ekarriko ditu Sorotan Bele Gogoan ikuskizunak Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea izango dute lagun Gorka Sarriegi eta Urbil Artolak eta zuzendaritza lanak Xabier Zabalak egingo ditu. Egun polita izango da "Atalaia", "Arratsalde honetan", "Argiaren hiria" kantuekin berriro maitemintzeko eta kantu haien arimarekin ospatzeko "Sorotan Bele Gogoan" musika ikuskizuna. Begietan malkoak eta amets zaharrak berpizteko balioko du. "Sorotan Bele Gogoan" ikuskizunak ibilbidearen lehen urratsa emango du arratsalde gehiagoren zain gaudelarik.
Salmenta puntuak 
Fisikoa: Anguleri liburutegia eta Larrabetzuko Frontoia
On-line: https://www.wegow.com/es-es/conciertos/concierto-de-sorotan-bele-gogoan-en-larrabetzu

Twitter Facebook Google+