• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

ONA7b.-IMG_0958_EDIT-1.jpg

2023/01/16

ETS. Arrakastatik arrakastara.

Berriro gertatu da. ETS taldeak izugarrizko berri ona eman zigun 2022ko abenduaren hasieran seigarren diskoa argitaratu genuenean Baga-Bigan. Durangoko Azokan “Guretzat” lana diskorik salduena izan zela esatea ez da handikerian erortzea, ikusi besterik ez egunero izan ziren ilarak diskoa erosteko, sinatzeko. Taldeak txundituta utzi gintuen berriro, bai.
Aretoetako bira 2023ko martxoan hasiko da, eta sarrerak salmentara atera bezain laster agortu dira, 7.500 sarrera guztira. Harrituta utzi gaitu berriro ETS taldeak.
Euskaraz abesten duen talderik klikatuena da. Berriro gertatu da. ETS olatuaren gainean dabil berriro ere. Albiste onak dira musika ziklo berriari bultzada emateko. Denok disfrutatuko dugu aretoetako birarekin, berriro ere

Twitter Facebook Google+