• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

ets-bira-datak-1.jpg

2021/09/14

“Egingo dugu eztanda” Bira bukaera

ETS taldeak irailaren 24, 25 eta 26an emango dituen kontzertuekin agur esango dio “Egingo dugu eztanda” bira arrakastatsuari. Bakio (24an), Urretxu (25ean) eta Lakuntza (26an) izango dira, hurrenez hurren, aurten ETS ikusteko azken aukerak. Hurrengo hilabeteetan, taldea agertokietatik aldenduko da sorkuntza prozesu berri bati hasiera emateko.

Aurtengo birak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, Euskal Herriko antzoki eta areto guztietan sarrerak agortu dituzte. ETS taldeak ‘zuekin batera’ benetan ‘eztanda egin du’.

Urte hasieran larrialdi egoerara egokitutako antzokietarako ikuskizun hunkigarri bat mimoz prestatu zuten, elementu bereziak gehituz (piano-jotzailea, dantzariak, gidoia…) zeina urte osoan zehar mantendu den. Kantuak moldatu eta birformulatu dituzte, eta ikusleak pozarren hartu ditu berrikuntza guztiak. Komunikabideek, antolatzaileek eta, bereziki, publikoak eskainitako arretagatik, ETS taldeak bere burua inoiz baino baloratuago ikusi du. Honengatik guztiagatik, ETS taldeak sarrera erosi duen bakoitzari eskerrak eman nahi dizkio.

Bira zirraratsua izan da, bai taldearentzat zein publiko orokorrarentzat. Emozioek gainezka egin dute egondako areto eta herri bakoitzean.

2022an aurten izandako esperientziak berriro bizitzeko ahalegin guztiak egingo ditu ETS taldeak: kantu berriek ikuskizun kolosala izango dute. Laster ikusiko dugu elkar. ETS taldeak musu eta besarkadak banatu nahi ditu, banan-banan. Beraz, laster arte!

Twitter Facebook Google+