• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

Cover-ARTIZAR---KALAKAN-1.jpg

2021/03/15

KALAKAN taldearen “Artizar” disko berriaren prentsaurrekoa

Martxoaren 18an, Osteguna,
11:30
Donostia (Victoria Eugenia Antzokia)

 

Norabidea ez galtzeko ardatz segurua, betidanik gure buru gainean izan dena. Oinarri mugituezina, hainbat mendetan artzainek ere erabili izan duten «itsasargia».
KALAKAN taldeak azalduko duen disko berriaren izenburuaren esan nahiari konektatuta egon nahi du, beti eta beti. Edozein tenpesta zeharkatuz ere, burua edo norabidea inoiz galdu gabe bakoitzak gure bizi bidea beti segitu behar dugula gogoratu nahi baldin bazigun bezala.
Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista, kolaborazio ikusi izan ditu hirukoteak bainan beti ardatz berdina mantedu izan du: Euskal kantua eta honi dion errespetua.
Azken disko honetan, bere bizi bidearen xenda berri batean sartu da KALAKAN, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.
Kantu hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalago bat eskeintzen dio elektronikoki programatutako musikak taldearen musikari. Danborrak eta ahotsak, teklak eta efekto kosmikoak… Jamixel, Xan eta Bixentek hainbat sorpresa emango dizkigute lan berri honetan.

 

Deskargatu eta entzun "Xoriñoa kaiolan" aurrerapen abestia: http://www.baga-biga.eus/mailing/mailing_kalakan/

 

NOTE: Kalakan donnera, également, la conférence de presse de l' album " Artizar " à Saint Jean de Luz, le jeudi, 18 mars 2021, 09:00 heures, au chapiteau Harriet Baïta, rue Duconte, 64500 Saint Jean de Luz.

Twitter Facebook Google+