2022/10/05
Guda dantza: Zazpi Bala funk potente bat da, ezerezetik jaiotakoa, gure hurrengo EParen tracklist-a itxi berri genuenean. Horrelako abestitzar bat ez da egunero ateratzen, horregatik, bidea ireki genion gure hurrengo kaleratzean toki pribilegiatu bat gordetzeko. Hain pribilegiatua, azkenean hirugarren aurrerapen single-a izaten bukatu duela.
Kantua bi pertsonen arteko elkarrizketa bat da, eta bertan Liher taldeko kitarjole eta abeslari den Lide Hernandorekin kontatu dugu. Hasieratik, argi ikusten genuen bere ekarpena behar genuela. Baganekien Urtzi Izak (kantuaren ekoizlea) ezaguna zuela, horregatik, modu lotsatian proposatu genion gure eskaintza Lideri bidaltzea, ez genuen ezertaz ezagutzen eta gehiegi errespetatzen dugu arrazoirik gabeko txapa emateko.
Gure harridurarako, kantua oso erakargarria suertatu zitzaion eta Donostira hurbildu ginen berarekin grabatzeko. Hilabete batzuen ostean, gurekin egun oso dibertigarri bat pasatu zuen bideoklipa grabatzen. BMW bat gidatu zuen, bere flow guztia oparitu zigun eta hainbat diska gomendatu zizkigun.
Ezer gutxi gehitzeko, zazpi bala bota berri ditugu, baina baten bat gehiago gelditzen zaigu.