• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

ZAZKEL-4--argaz-Betitxe-Saitua-1.jpg

2017/09/22

ZERGATIK 'EZ ENTZUN' ZAZKEL-EN BERRIA?

Prentsa-deialdia: ZAZKEL taldearen disko aurkezpena + 2017ko Banden Lehia edizio berria
Noiz: Irailak 26, asteartea
Tokia: Bilboko Euskararen Etxea. Azkue Fundazioa. Agoitz Plaza, 1 (Bilbo)
Ordua: 11:00etan

2016ko Banden Lehia-ren irabazle, Zazkel taldeak (Bilbo, 2012) musikaren kontakizun askotarikoa du: berdin nahastuko du funkya poparekin, raparekin, rockarekin, diskoarekin, post-punkarekin, reggaerekin, soularekin zein elektronikaren, sastadekin bidea egiteko ludikotasun konprometituan. Batzuetan eta besteetan: Rick James, Itoiz, Jackson 5, Hertzainak, Talking Heads, M-ak, Bowie, Negu Gorriak edo The Clash. 'Ez entzun' Zazkel taldearen bigarren diskoak. Baina, zergatik ez?

Oharra: 'Bazka ederra' abestian Zazkel taldeak bokata berezi bat prestatu du, eta 11:00etan denez prentsaurrekoa, hamaiketako bat dastatzeko aukera eskaini nahi dizuegu on egiteko diskoak eta Banden Lehiak!

Entzun/Deskargatu "Afera Ustela" abestia mp3 formatuan: http://www.baga-biga.eus/mailing/mailing_zazkel/

Twitter Facebook Google+