• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

dca8cf4b1dc406887f55be7f82a9f087-1.jpg

2022/01/28

STR “Quiere +” bideoklip berria

STR talde bizkaitarrak urrats handi bat eman du “YAHTOYL” (You Always Hurt The One You Love) diskoarekin, -beti mintzen duzu maite duzuna-. Bihotzetik bihotzera doan diskoa da. STR taldearen diskoak pop-trapa eta autotunea ditu osagairik indartsuenak, eta erritmo horien alboan daude hainbat osagai-laguntzaile, EDM (Electronic Dance Music), future bass, pop-funk eta askotariko zertzeladak. “Quiere +” abestiak ondoko hausnarketa dauka: ezerekin asetzen ez diren horietakoak gara, are gehiago gure balaunaldiak bizi duen modernitate likidoaren influentziaren menpean. Ameriketako traparen soinu ilunak beat indartsuarekin. “Sanmartin” beti ailegatuko zaio oihuka eskatzen ari den “txerriari”.

Bideoaren zuzendaritza Julen de la Sernak egin du. Jantziak: Iratxe Aguilera. Kamara laguntzaileak: Iker Vila, Iratxe Aguilera, Xabier Bengoa. Ekoizpen laguntzailea: Maria Redondo. Figurante-multzoa: Zaloa Flores, Leire Campos, Nahia Hierro, Goizalde Zuloaga, Haritz Redondo, Ion Redondo, Guille Rivas, Jon Goiko, Aritzella.

Twitter Facebook Google+