• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

tanxugueiras-1.jpg

2022/02/22

TANXUGUEIRAS Galiziatik Euskal Herrira Baga-Bigarekin

Galizia Euskal Herrira hurbilduko digute

Tanxugueiras hirukoa hainbat aldiz egon da Euskal Herrian. Horietako batean izan genuen kantariekin kontaktu zuzena, Xabi Aburruzagak 2021eko apirilean ETBrentzat grabatuko zuen “Oholtza” saioa zela medio. “Aurrez aurre” zuzeneko diskoan parte hartu zuten hiru neskek. Han ezagutu genituen. Eta han erakutsi ziguten nolako erakargarritasuna duen haien “perfomance” biribilak. Laster batean egin genuen akordioa Baga-Biga bulegoak Euskal Herriko bookinga lantzeko. Tanxugueiras hirukoak zeresan handia eman du 2022ko hasieran. Emakume galiziar hauek euren herriko doinuak aberastu egin dutuzte ahots bikainekin, ongi enpastatu dituzte, entzulea erraz erakarritzeko kilimak sortzeraino.

Tanxugueiras hirukoaren musikaren oinarria Galiziako doinu tradizionalean dago, eta euren ahotsetara egokitu dute modurik hunkigarrienean, entzulea zirraraz betetzeko. Tanxugueiras emakume taldeak txundituta utziko du haien kontzertuetara doana. Nortasun ikaragarria, jarrera duina, hurbiltasun dotorea da ekarriko digutena. Hiru ahotsek tradizioari ekarpen trinkoa egiteko bidea aurkitu dute.

Tanxugueiras taldearen booking-a Euskal Herrian Baga-Biga bulegoak darama.

Twitter Facebook Google+