• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: BERRIAK / BERRIAK

BERRIAK

2015/09/30

Zarpazo! a cicatriz

Zarpazo! a cicatriz (Gasteiz, 2015) taldearen helburua Cicatriz talde ospetsuaren abestiak zuzenean jotzea da, hori da eskaintza bakarra ,eta sutsua da gainera. Zarpazo! a cicatriz  taldea Gaizka Etxebarrietaren burutazioa da. Natxo Etxebarrieta Cicatriz taldeko abeslaria zenaren anaia da Gaizka Etxebarrieta. Beraz, Natxo eta Cicatriz taldearen omenez egindako kontzertu sorta batek emango dio bizitza Cicatriz taldearen abesti ezagun eta erakargarriei Zarpazo! a cicatriz taldearen bidez. Ez dira 1980ko hamarraldiko garaiak bueltan datozenak, abesti haiek Zarpazo! a cicatriz taldearen amorrutik aterako dira izan zirena gogoratzeko, eta kontzertu-omenaldiak egiteko Cicatriz zenari. Ez dira, ez, gezurrerako garaiak, Zarpazo! a cicatriz  taldeak izenez esango dio kaixo Cicatriz taldearen abestiei. Ez dira, ez, malenkoniarako garaiak. Epe laburreko Zarpazo! a cicatriz taldearen garaiak dira. Ikusi, entzun eta ongi pasatu oroiminik eta nostalgiarik gabe. Zarpazo! a cicatriz edo atzaparkadaka defendatzeko Cicatriz taldearen enbata. Kantuz eta amorruz.
Zarpazo! a cicatriz taldea jaio, Cicatriz taldearen abestiak epe motzez jo, eta desegingo da. Cicatriz taldeak estudioan grabatutako hiru diskoak hartuko ditu kontuan Zarpazo! a cicatriz taldeak. "Inadaptados", "4 años, 2 meses y 1 día" eta "Colgado por ti" diskoetako abestiekin osatuko dute 90 minutuko kontzertu-omenaldia Zarpazo! a cicatriz taldeak. Cicatriz taldeak jo zituen indar, kemen, amorru eta bizitasun berberarekin aterako da Zarpazo! a cicatriz zuzeneko guztietara. Zarpazo! a cicatriz taldeak iraungitze data du, bizi den denboran, ordea, ez da izango Cicatriz taldearen abestiekin inork geldituko duen haizetea. Zarpazo! a cicatriz urakan bihurtuko da taula gainean Cicatriz taldearen abesti asaldatzaileekin. Zarpazo! a cicatriz taldearen zirimolak rock radikal baskoaren usainak ekarriko dizkigu bat-batean. Dantza bortitz eta eztarri urratu asko izango dira Zarpazo! a cicatriz taldearen zuzenekoetan.

Zarpazo! a cicatriz:
Gaizka Etxebarrieta: ahotsa
Santi (Sálvate Si Puedes): gitarra
Porrax (Sálvate Si Puedes): baxua
Andoni (124): gitarra
Igor (Desterrados): bateria

 

Twitter Facebook Google+