• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Hara-azala.png

Adikzioak, minak eta desirak

HARA!

Musika CD

REF. BBCD165


Hara! taldearen lehen diskoa (Adikzioak, minak eta desirak), hara nolakoa den: indarra melodiarekin uztartzen denean Hara! dugu. Rock trinkoaren ezaugarria. Rock itxura sakona, askotan zikina, gogorra eta latza. Hara! rockaren itsaso zakarrean jaiotako taldea da, batzuetan hard, besteetan core, grunje eta punk zertzelak, bortitz eta gehienetan melodiaz lepo. Musikaren oinarrietan garraztasuna agertzen du Hara! taldeak kantuetan, eta gero ahotsaren melodiekin zipriztindu ondoren zapore mikatzak desagerrarazten ditu, baina euskarriaren trinkotasuna galdu gabe. Hara! taldearen abestiak gogorretik daukatena melodietan kontrapuntua jarrita bukatzen dira. Gainera batzuetan ere badu pop ukituaren xarma eta aurpegi adeitsua ere erakuts dezake. Musika gihar indartsu eta lodi baina aterpe eta salbazioa pop ukituetan aurkituko dute ere bai. “Ezezaguna” (The Silencers taldeak gustura sinatuko lukeen abestia da) eta “Azken argia itzaltzean” kantuak bare datoz eta beste bost abesti, eta beti, ordea sakon, garratz eta latz. Desirak minaren adikzioa askatu ondorengo proposamena da Hara! gogorra eta indartsua. Batzuetan Berri, Dut, STP, Kuraia. Gehienetan kantuetan bikain dagoen sekulako diskoa.



10.00 €