• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

une_azala.png

Akustikoak eta bestelako uneak

UNE

Musika CD

REF. BBCD62


UNE taldearen hirugarren diskoa “Akustikoak eta bestelako uneak” ezohikoa da. Une taldearen ezaugarria melodien indarrean eta kontraste musikalean datza, hots, rockaren eta metalaren arteko uztarketa izan da. Disko berrian ezaugarri berberak ditugu baina modu akustikoaren pil-pilean egina. Une taldeak aurreko bi diskoetako zazpi abesti ekarri ditu modu akustikora eta hiru abesti berri  (Min, Haize orratza eta Gautxori bat leihoan) sortu eta akustikotasuna itsatsi diete.  Arestian esan dugu Une taldea kontraste bizien taldea dela eta hau akustikoan gehiago nabarmenduko da. Akustikoaren indarrean ahotsaren garrantzia handitu egiten da. Ahotsa bere gardentasun osoan erakusten da eta gauzak bikain egin behar dira akatsak ezin baitira inolaz ere eztali ezeren azpian. Akustikoan trikimailu gutxi erabil daitezke dena biluzian doalako eta kalitatea eskaintzea askoz zailagoa da, baina lehengai onenekin lan egiten denean hortik atera daitekeen emaitza paregabea da. Era akustikoan kantuak eraikitzeak bertigoa sentiaraztea eraman dezake. Une taldeak ez dio beldurrik bertigo horri, bikain dago lagunduta gitarra akustiko, baxu, tekla, eta saxoaren onirikotasunarekin. Une taldeak bere musikarekin ariketa estilistikoa proposatu digu non maila emateak ezinbesteko garrantzia duen. Une taldearen ahaleginak ez dira ezerezean geratu; lan zaila baina txukuna formeen kontrasteetan.



6.00 €