• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

azala-72ppp.png

Azote kaldüz

ESKEAN KRISTO

Musika CD

REF. BBCD126


Eskean Kristö taldearen lehen diskoa, “Azote kaldüz”, 2013ko Banden Lehia irabazi ondorengo emaitza da. Zuzeneko biribila eman osteko garaikurra disko bihurtuta. Eskean Kristö taldeak garai bateko rock and rollaren indarra du, haren sakontasuna, haren arnasa, haren hasperena, ha¬ren substantzia, haren kolpea, haren zoriona, haren zori¬txarra, haren kemena, garrasia, bat-batekotasuna, ausar¬dia, edozeri aurre egiteko jarrera. Eskean Kristö taldeari izenondo, izen eta termino horiek guztiak bizkarraren gainean jartzea gehiegitxo izan daiteke, baina gustura eta pozik garraiatuko lukete, hori eta gainontzeko guztia, beti musikaren alde, taldearen musika bultzatzeko. Es¬kean Kristö taldeak igarotako garai horietara garamatza, baina ez han rockaren elixirra eta harri filosofala aurki¬tzeko. Pasatutako garaiak ez dira inoiz bueltan etorriko, taldeak ez du, beraz, garai haien nostalgiarik. Ispiluan begiratu ondoren, lepoan hartu eta segi aurrera rockare¬kin, Eskean Kristö taldearen interpretazioarekin. Eskean Kristö taldearen espirituan kiribil zolia, indartsua ha¬maika heldulekukoa: ACDC, Guns´n´Roses, Mötley Crüe, Motörhead, Black Sabbath, Sexty Sexers, ZZ Top, 38 Spe¬cial, The Temperance Movement, Kiss, Aerosmith, Poison, Lynyrd Skynyrd, Queens of the Stone Age, Zarama, Tur¬bonegro, Willis Drummond, The Strokes, Rolling Stones, Beach Boys, Gatibu, Led Zeppelin, The Cult, Niko Etxart, Red Hot Chilli Peppers, Koska…



9.00 €