• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Disturbio-azala-WEB.png

Daños y Perjuicios (Biniloa / Vinilo)

DISTURBIO

Biniloa

REF. BBLP73


Disturbio taldearen “Daños y perjuicios” laugarren diskoak aurreko diskoaren antzeko musika doinu eta eremuak jorratzen ditu. Agian izan daiteke Disturbio taldeak aurkitu duela kantuen melodien saihestezinezko giltza. Edo izan daiteke Disturbio zeharo gustura izatea aurreko lanak eman dion emaitzarekin eta bide beretik joatea. Izan daiteke Disturbio taldeak ez duela nahi kontrolatzen ez duen beste musika atalak jorratzea. Edota Disturbio taldea ailegatu izana bere mailarik handienera eta hor mantendu nahi izana. Hala eta guztiz ere, Disturbio taldeari ezin zaio inolako meriturik kendu behar. Aurreko diskoa izugarria izan bazen, “Daños y perjuicios” parean dago, zerbait gorago, alegia. Dagoeneko, Disturbio taldeak inolako beldurrik gabe ozen aldarrikatuko du hard-rockaren aldeko jarrera. Garai batean beste musika oinarriek, punk-rockak, berebiziko garrantzia zuten, gaur musika estilo horiek laguntzaile eta osagarri bilakatu dira. Hard-rock doinuek betetzen dute goitik behera Disturbio taldearen musika oinarria eta alboan eramango ditu beste eragin guztiak. Disturbio taldearen soinua garratza bezain pisutsua da non melodiak oso erakargarriak egiten diren. Doinu tinko, gitarra latz eta oinarri sendo. Ahotsak bere lakarrean entzulea aldendu baino hurbildu egiten du, eta ez da errepikakor egiten. Finean, Disturbio taldeak beste hard-rock lan erraldoi bat osatu du Carlos Creatorren laguntzarekin.



6.00 €