• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

MAMBA-BEAT-azala.png

Energia

MAMBA BEAT

Musika CD

REF. BBCD44


Mamba Beat taldeak oso izenburu adierazgarria jarri dio bigarren diskoari: “Energia”. Mamba Beat taldeak energia guztia xurgatu nahi digu eta, aldi berean, energia basatiz kutxatu nahi gaitu, eta entzulearen barren-barrenak eraldatu, xede anitzarekin: ongi pasatu eta zoriontsu izan musika entzuten eta dantzatzen dugun bitartean. Musika egiteko makina biribila. Sentsazio mardulenak ateratzeko makina eta trebezia dago Mamba Beat taldearen inguruan. Hamar abesti eta hamaika erritmo ero, bero eta harro erro berberetik sortuak: dantzaren funtsa. Hamaika erritmo dantzaren goseak harrapaturik. Dantza-musikan osagarri franko sar daiteke; denetarik onar dezake, mugimendurako arnasa badu. Mamba Beat, hasteko, elektronika alorrean sartuko dugu; gero, acid-jazz erritmoen magalean, eta hortik aitzina, egundoko zoramen musikala: beltzen funkya houserekin nahastuta, disko-musika world-music txinpartez osatuta, saltsa kubatarra elektronikaren hatzamarretan, world-beat, baxua eta bateriaren kolpe trinkoak, mardulak dantza arinaren erara mugitzeko. Euskara, gaztelania eta ingelesa txukun eta jator uztartuta. Energiaren mailarik gorenera eraman du Mamba Beat taldeak euren festa eta hedonismoa. Buruak tente, burmuinak heze, hasi dantzan eta balantzan!



4,00 €