• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

HARA-Errotak-azala..png

Errotak

HARA!

Musika CD

REF. BBCD181


Hara! taldean (2016ko martxoa, Ondarroa) aldaketak egon dira. Jon Kirru Iparragirre da geratzen bakarra, baina soinuaren arima mantentzen du Iparragirreren sormenarekin. Ekipo berria antolatu du Hara! taldeak musikaren bidezidor berberetik bidaiatzeko (Jon Kirru Iparragirre, Bolin Lazkano eta Mikel Arrieta). Hara! taldeak berriro bigarren diskoan (Errotak) aurpegi bikoitza erakutsiko digu. Rock indartsuak, hard-corea, metala, punka, stonnerra eta heavya izango ditu bideko lagun zaratatsu eta bizi. Bigarren alderdia da poparen olatuaren babesean txanpa hartzen duenean Hara! taldeak. Hunkigarriak bilakatzen dira, intimistak, tristeziaren ispilu apurtura begira ea zer irudi eta soinu entzutera kondenatuko gaituzten zain. Errotak abestian tentsio lasaia entzun daiteke. Indarraren goxotasuna pop bilakatuta da malenkonia suspergarriarekin, David Bowieren aztarna leloan baina ez da “Heroes” kantuaren bertsioa nahiz eta antzekotasun handia dagoen. Taldeari Kantua grabatu ostean esan zaio taldeari harekin duen antzekotasuna. Baina ez dago konparaketara joateko asmorik. Hara! taldearen “Errotak” hausnarketa politiko handia izan dezake letrari ongi erreparatuta. Pop amerikarraren zurrunbiloan ere dabil “Bakarrik”. Potentzia barru-barruko geltokian aterpe hartuta. Beti izan daiteke garaia askatasunaz hausnarketa egiteko, pentsatzea librea da. Baina uste dugu dena benetan bukaturik dagoela errotaren hasieran gaudenean?



10,00 €