• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Estankona-azala-fruitua.png

Fruitua

ESTANKONA

Musika CD

REF. BBCD93


Estankonaren bigarren diskoak “Fruitua” du izenburu. Estankona kantariaren diskoko abestiek erritmo eta musika estilo desberdinak jorratzen dituzte baina kontraste horrek ez du esan nahi linealtasun baten faltan dagoenik. Estankona kantariaren musika paleta edo estilo sorta askotarikoa da, horren gainetik dago musika horrek helarazten digun sosegua, lasaitasuna eta musika bera entzuteko gogoa. Vals, ska, country amerikarra, reggae, rocka… itxuradun abestiak aurkituko ditugu kontrastea egiten, baina abesti guztiek batzen eta isurtzen duten emozio grinak biribilduko du disko osoa. Lan estimagarria sentiberatasun aldetik ere bai. Baina azken bi abestiek jarriko diote kontrapuntua Estankona kantariaren “Fruitua” lanari. Azkenaurrekoan neurrizko indar musikalaren igoerak potentzia ematen dio abestiari. Azken kantuak, kantuari berari bueltak eta itzuliak emango dizkio etengabe hamar minutuz eguneroko gauza txikiek gordetzen dutelako handiena. Estankona kantariaren hitzak barrura begiratzen dute, barrutik esandakoak botako dizkigu batzutan tonu surrealistarekin eta beste batzutan bizitzaren errealitate gordinarekin.



6,00 €