• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

BEGIZ-BEGI-Azala.png

Hatsa

BEGIZ BEGI

Musika CD

REF. BBCD153


Begiz Begi Baionako taldearen hirugarren diskoak (Hatsa, baga-biga, 2016) sei abesti ditu, kasik zuzenean grabatuta estudioan eta era analogikoan. Begiz Begi taldean biolinak ikuspegi berritzailea ematen dio post-rockari, tarteka uztartuta ditu ukitu sasi edo post-progresiboak, malenkoniatsuak, lasaiak, pisu handiko pasarte indartsuak, instrumentalak eta euskal tradiziozko doinu usaiak zortziko itxurarekin. Soinuak anabasa dirudien arren, dena ongi pentsatu eta planifikatua dago, nahiz eta esperimentura eraman guztia rhodes tresnaren laguntzarekin. Anabasak bere barealdia du melodia trinko eta egituratuetan. Ahotsaren tratamendua tanta tristeekin zizelkatua dago. Askotan entzutekoa da gordeta duen altxorra gardenago bistaratzeko. Maiana Agorrody marrazkilariak azalaren gainean zera dio: “Niretzat garrantzitsua da teknika aipatzea. Ikusten den beltza Indiako tinta da, lumarekin egin nuen eta kolorea akuarelaz, pintzelekin pausatua. Denbora ainitz pasatu nuen egiteko, lasaitasun handian. Marrazki honek sustrai desberdinak ditu. Euskal etxea erdian agertzen da, gure gizartearen bihotza balitz bezala. Iparraldeko euskal gizartean suposatzen dituen pisua eta engaiamendua aipatu nahi nituen. Etxearen azala erdian marraztu nuen, eta gordetzen edo ez diren ikusten gauza guztiak lurpean eta zeruan emaitea erabaki nuen. Claude Labat-ek idatzitako “Libre parcours de la Mythologhie basque” liburua ainitz maitatu nuen, gure herriko sinbolo nagusiak eta keinu batzuk gehitu nituen, nire interpretazioa. Baita noski kantu berrien hitzak, jokoa handia eman zidaten, topera barnera sartu nintzen eta disko berriaren giro orokorra ere noski. Oso marrazki intimoa da”.



10,00 €