• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

muted_inox-azala.png

Inox

MUTED

Musika CD

REF. BBCD41


Muted taldea musika-estiloa aldatuz doa, poliki-poliki. Baina hori ere ez da egia borobila. Muted taldeak, oraindik ere, metala esaten zaion musika egiten jarraitzen du. Kontua, ordea, metalari eransten dizkioten musika-ñabarduretan datza. Gero eta ñabardura gehiago. Gero eta ezaugarri eta bereizgarri gehiago duen metal musika egiten dute. Muted taldean anitzez garrantzitsuagoak bilakatzen ari diren ñabarduraz eta maileguz jositako musika dago. Orain artekoan, metalak zuen indarrik nagusiena. Gero, metala bezain boteretsua bihurtu zen melodia atxikitzea kantuari. Metalaren eta melodiaren arteko binomio horrek bere lana egin du, eta melodiaren ildotik tropelean agertu dira ñabardura horiek. Metala eta sekuentzia elektroniko programatuak. Melodiaz betetako ahotsa metalarekin batera. Metala eta pop melodiak, antzinako oihu, rap-ukitu eta garrasien kopurua zeharo gutxitu delarik. Metala eta dantzarako erritmoak nahastuta. Dantza-programazioak eta gitarra zorrotzak, mardulak. Piano soinuek eta biolinek borobildu egiten du Muted taldearen zakartasuna. Muted taldearen ertzak bigunagoak dira, samurragoak, eta horrek dakar Muted entzungarriago bat. Muted publiko handiagoren belarrietara iritsiko da. Muted taldeak, ordea, Muted izaten jarraitzen du.



4.00 €