• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

insignificantes_azala.png

Insignificantes

INSIGNIFICANTES

Musika CD

REF. BBCD15


Insignificantes taldeak bere bigarren diskoa, “Insignificantes” izenburua daramana, 2006ko neguan eta 2007ko udan grabatu dute euren home-studioetan eta Aeroson estudioan. Dena elkarren artean egin dute, eta nahasketan eta produkzioan Aitor Carrasquedo teknikoaren laguntza izan dute. Beroarekin beste modu batera ikusten da bizitza. Haize hegoak mailukatzen duenean gorputza, gau epelaren mende gaudenean, zurrumurruak erdi musukatzen direnean, eta inguruaren zaratak behartzen zaituenean albokoaren belarrira hurbiltzea ia hozkatzeraino, denbora ahalik eta hoberen igaro nahi denean… orduan egiten da ezinbesteko Insignificantes taldearen musika. Eta gero galtzarbetik behera izerdia errekatan, dantzaren ondorengo emaitzak. Donostiako edo Euskal Herriko edozein txokotan senti dezakegun musika mailak itxaropenez betetzen gaitu. Hemen jartzen dira abiapuntuak, gero hor zehar kontuan har daitezen… Lehen, pop hitza erabili dugu, baina berba horrekin ez nuke inoiz Insignificantes taldeak egiten duen musika definituko. Denetarik entzun daiteke “Insignificantes” lanean. Erritmo bizkorrak, pasarte gozoak eta geldoagoak hurrengoan, tarte armonikoak elkarren ondoan. Oscar Plazak baxua eta gitarra nahi dituen bezala erabiltzen ditu, lasaitasunez. Nota bakoitzari maisutasuna dario. Keno Mitxelenak teklekin eta programazioekin borroka liluragarria darama, espazioak tamainaz betetzen dituelarik. Jose Luis de Pablok bere ahots garbi, indartsu eta benetakoarekin unkiturik utzi ninduen. Iñaki Telleriak bateria hartu du bere gain eta soinu zuzena eta freskoa atera dio; ezin genuen suposatu ere bere garaian, baina dena denbora kontua da dena, kontzientziaz egina. Insignificantes taldeak ez du horretan huts egiten. “Disko” ukituak, baladak, rock sinfonikoari keinu txikiak, funkyaren ferekak, rocka, musika garbia, xumea, itxuran erraza, baina sarritan entzun ondoren ongi asetzen zaituena inolako betekadarik gabe. Zertzelada adierazkorrak leku perfektuan, mailatik irten gabe. Sentzuzko erakarketa. Diskoak ez du nekatzen, ezta gehiegi eztitzen ere. Une alaiak nahasten dira hunkitzera eramaten gaituztenekin. Poztasunak tristezia aurrerakoairen bidezidorrak zeharkatzen ditu. Unean uneko artegatasunetik arimaren estimulazio gorenera goaz. Sentsazio musikatuetara garamatza Insignificantes taldeak. Ez da lan arina nahiz eta dena di-da batean igarotzen den belarrietatik.



4.00 €