• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

the-uskiss-azala..png

Katuek bezala

THE USKI´S

Musika CD

REF. BBCD47


The Uski´s taldea oso bero dabil, kantuen antzera eta katuen antzera, horregatik hirugarren lanak “Katuek bezala” du izenburua. Diskoa ere hormetatik igotzen da, lurrean egoteko gogo gutxi du, ohikoa den legez, dantzan hankek lurra ia ez dute ukitzen, altzatuta eduki ohi dira. “Katuek bezala” diskoak dantza alaiaren homogeneitatea du. Horrek ez esan nahi musikan eta estiloan aurreko soinutik aldendu direnik, baina The Uski´s berri bat aurkituko dugu. ”Katuek bezala” diskoak The Uski´s osatuago bat dakar. Kantuak bizitasunez beterik daude. Abesti bakoitzak bere soinu nortasuna du, eta agian, pentsa daiteke The Uski´s kantutik kantura desberdina dela. Ez, desberditasun horrek atxekitzen dio batasuna diskoaren soinu estetikoari. The Uski´s taldearen soinua aberats dator. Aurreko diskoetan ezin dira entzun orain dituen detaile eta bitxikeriak. Kredituetan begiratzea baino ez dago, musika tresnen zerrenda luzea da eta tresna bakoitzak berehalako arrastoa uzten doa; erne eta adi entzutea bideratzen du diskoa. “Katuek bezala” diskoa, nahiz eta xehetasunez gainezka etorri, ez du desbideratzen jaia eta freskotasunaren izpi txikiena ere. The Uski´s taldearen soinu zirimola izugarria da, rock and roll zaharra, bluesa, musika beltza, popa, Nashville soinua, 60ko hamarkadako izpiritua, Kaliforniako ondartzen muina, Clash-Beatles-Clapton izaera… Benetan aberatsa, zinez disko bikaina. The Uski´s taldeak letra txikiz musikatutako abestiak irakurriz gero, The Uski´s interesgarri baten aurrean gaudela konturatuko gara.



4.00 €