• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Xutik-azala-web.png

Mukaki Zpirit

XUTIK

Musika CD

REF. BBCD74


Xutik taldearen estreinako diskoa “Mukaki zpirit” da. Zer da mukaki espiritua? Zer da mukaki? Zpeiz Mukaki taldearen garaian sortutako hitza da mukaki. Bazterrak harrotu, jendearen arteko harremanak landu, umorea, dantza eta algara sortarazten duena da mukaki bat. Mukaki izateko jarrera hori eduki behar da. Xutik taldearen diskoa osoa irizpide horrekin egin dute. Xutik taldearen diskoa alaitasunezko erritmo anitzez dago beteta. Ska, reggae, rock, patxanga, balada, disko, rock gogorra, punka, world music. Denetarik eta erritmo zertzelada orotarik aurkituko dugu Xutik taldearen musikan. Batez ere, dantzaren alde eta pasibotasunaren aurkako deia eta garraxia da. Euskal Herriaren aldarria, kritika soziala, festarako grina, garai lerdoen desegitea, tristeziaren garrantzia alaitasuna helmuga. Xutik taldeak bizitzari egiten dio dei. “Has bizi” abestiak erakusten du argi zer den Xutik taldea bai musikan zein hitzetan. Goxo, lasai, sentibera hasieran gero jaiaren eztanda pizgarria, denok bukatzeko Xutik.



6,00 €