• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

esne_beltza_grand.png

Noa

ESNE BELTZA

Musika CD

REF. BBCD55


Esne Beltza taldearen bigarren diskoa (noa) doinu anitzez josita dator. Esne Beltza global basque erroa da. Esne Beltza taldean doinu guztiek hitz egiten dute euren izenean, hangotarrak eta hemengotarrak. Esne Beltzaren musika-marmitaren barruan koloreak, aniztasuna eta oraina daude, gizaki kaletarren oinarriak musika bihurtuta. Esne Beltza taldeak mundu txiki menderakaitzak gerturatzen dizkigu, doinu iraunkorrez bustitako sentimenduen plazera plazaratuz, gogoratzeko gauzak izan diren bezala direla, munduko sustraiak galdu gabe, eta ez saltzen diguten modura. Esne Beltza taldeak sortutakoa sortuz, gomutatuz hango-bertako musiken etorria toki guztietara joanez, beti hara-hona-horra doazela aldarrikatuz. Esne Beltza taldearen diskoak mundua erakusten digu doinu menderagaitzen bidez. aniztasuna, kultura gutxituek duten indar asaldatzailea. Hainbat doinu desberdin darabilen arren, bi hari nagusik batzen dute Esne Beltzaren musika: trikiaren soinu erakargarriaren kemena, eta ahots goxoaren ahalmen biribila. Esne Beltza taldean kantuak ez daude nola-hala sakabanatuta, nahasketa ez da nola nahikoa. Erritmo guztiek gordetzen dute beren jatorria, baina Esne Beltza taldearen indarra hor dago, denak batu egiten dituela erarik naturalenean, doinuen gardentasuna gordez. Hurrengo zerrendak  argitzen du zer izan daitekeen Esne Beltza taldearen noa bigarren diskoa: roots world, munduko sustraiak, rebel music&roots, sustraidun doinu matxinoak eta bihurriak, trikia, global basque erroak, cumbia, korridoak, ska, disco-ska, reggae, dancehall, accid-jazz, balenato, sonidero, porro, soul, rap, rumba afrikarra, dub, hip-hop, rock, reggae-ska-rock, soukhous, son kubatarra, arabiar rapa, reggaeton, flamenkoa, mbalax, country amerikarra, italiar kantua, tex-mex, erritmo tropikalak, cumbia kolonbiarra, musika beltza, mariatxia, salsa, mambo, drum&bass, souk, txaranga, timba… Esne Beltza taldeak mundu zabaleko herrietako doinuekin festa, algara eta  konpromisoa islatzen du. Esne Beltza rebel music&roots da.



8.00 €