• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0.00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Sutura-azala.png

Sueños podridos

SUTURA

Musika CD

REF. BBCD56


Sutura taldearen hirugarren diskoa “Sueños podridos” izenburukoa 2010eko martxoan grabatu dute Donostiako Hell Division-Iron Batasuna estudioan, Mogambo aretoko Lolo eta Etxabe egon dira teknikari lanak egiten. Sutura taldeak ez du musika arloan laguntzarik eskatu, dena eurek grabatu dute. Sutura taldeak ez du ezer inbentatu euren hirugarren punk danbatekoa den “Sueños podridos” diskoan. Punk jarrera, sentimendua, gogoa, amorrua, intranzijentzia (zergatik tranzijenteak izan boterea bera intranzijente denean?), bizipena, estiloa eta doinuen berri emango digu Sutura taldeak, behin eta berriro, asperraldi, anomia eta ahanturaren aurka. Sutura taldeak ez gaitu, bakarrik, zipriztinduko bere punk doinuekin, goitik behera bustitzeko asmoa eta jarrera dute.  Punk estilo zahar-gaztera. Pogoaren muturreko garraxia. Kantuen sentsibilitatea era zakar zein zuzenean. Sutura taldeak realzaleentzat “txuri urdin” abestiaren punk bertsioa sartu du diskoan, festa alaitzeko beste modu bat. Diskoaren bukaeran bitxikeria bat aurki daiteke. Sutura taldea abiadura bizian dator kantu zorrotz eta zuzenak eskainiz. Hitz gutxirekin gauza asko esaten. Sutura punk izan da eta horrela segituko dute.



4.00 €