• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

Kulto-Kultibo-X-53633_front.png

X

KULTO KULTIBO

Musika CD

REF. BBCD196


Kulto Kultibo taldearen laugarren diskoak “X” du izenburua, eta musika oinarrietan hauen hip hopak eta reggaeak jazz ukitu asko ditu. Tronpeta, saxo, tronboi eta biolin ugarik detaileak oparian eskainiko dizkigute abestietan. Oinarri guztiak xumeak dira eta minimalismoz josita daude. Nahiz eta ez galdu minimalismo kutsu hori, “Resa-K” abestia berezi eta erakargarria da, trip hop, groove eta elektronika osagaiekin; hots Kulto Kultibo taldearen beste rap bat da dantzarako. Goizeko lehen zupada luze eta sakon baten soinuaren ondoren lantegira sartzeko adarra entzun daiteke diskoaren hasieran. Zupadaz zupada, sakon-sakonean, sistemaren eta botere menderatzailearen nagusitasuna betikotzen duten politiken aurka egiten dute, eta “X” diskoarekin boterearen “x”-a azpijokaerak azaldu nahi dizkigute ahalik eta gardenen. Kulto Kultiborentzat funtsezkoa da rap kultura aldarrikatzea. Musika inozo eta lerdea ez da banda honen rap filosofiaren barruan sartzen. Kulto Kultibo taldearen rapa erraza da, bere testuekin bat datorren rap identitarioa. “Sin ley” abestian Altsasuko zazpi gazte atxilotuen askapenaren aldeko aldarria dago eta zentzurik gabeko sententzia arbuiatzen du. Kulto Kultibo taldeak bilorik gabe botako dizkigu bertsoak.



10,00 €