• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA

DENDA

Ongi etorri Baga-Bigara
Dituzu 0 produktu (0,00 €)

SASKIA IKUSI ETA EROSTEN JARRAITU

Tipo de producto

Grupo

ze-esatek-azala..png

Ze Esatek!

ZE ESATEK!

Musika CD

REF. BBCD52


Ze Esatek! taldearen aurreneko lanak ez du izenbururik; homonimoa da, beraz. Ze Esatek! taldeak egiten duen musika proposamenak jaia eta dantza batzen ditu. Doinuen algararen artean doaz etengabe abesti guztiak. Alaitasuna, bozkarioa, bizipoza eta goraldi izugarria eragiten dizu Ze Esatek! taldearen musikak. Musikaren mugimendu bizkorrek kutsatu egiten dute berehala, behiak kortan horman gora ibiltzea bezala. Ondorioa: alaitasuna musika bihurtzen dute. Ze Esatek! taldeak musikaren plazera abenturatzat hartu du. Ska, reggaea, zingaroa  eta rocka festa giroan. Ze Esatek! taldeak bere arte konprometituarekin ez dio muzin egiten, inola ere ez, kaleko eta hiriko matxinadari, ezta horrek dakartzan bizitzeko aukera suspergarri eta zintzoagoei. Musikari atera nahi dioten etekina festan eta dantzan datza. Dibertimendua, olgetako gogoa, garai bateko haize freskoa barrukoa berotzeko. Ze Esatek! taldetzarra da, euren musika legez.



4,00 €