• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA / Erosketan laguntza

Erosketan laguntza

Eskaintzen diren produktuak. Erosketa-sistema

Dendan eskaintzen diren produktuak, bere ezaugarri eta salmenta prezioekin agertzen dira iragarrita. Halaber, erabiltzailearen etxerainoko bidaltze-gastuen berri emango da beti, eta hauek, beti ere, bezeroaren kontura izango dira. Adierazitako prezioek BEZa barne dute, nahiz eta kasu bakoitzean erabiltzaileak emandako informazioaren arabera ezarri beharreko zergak ezarriko zaizkien, eta prezioak beti indarrean daudenak izango dira, akats tipografikorik ezean. BAGA BIGA-k eskubidea gordetzen du aldez aurreko oharrik gabe Dendan eskaintzen diren edo dauden produktuak aldatzeko. Horrela, produktu berriak gehitu edo eskaintzen utzi ahal izango dira aldez aurreko oharrik gabe.

1. Dendako produktuak eskuratzeko, BAGA BIGA-k erabiltzaileei erregistra daitezen eskatuko die. Horretarako, hauek adin nagusikoak izan beharko dira. Pantailan agertzen den informazioaz baliatuz laukiak bete beharko dituzte. Erabiltzaileari sartutako datuen egiatasunaren erantzule dela gogorarazten zaio.

2. Behin erabiltzailea erregistratua egonda, erosketa gauzatu ahal izateko, erabiltzaileak eskuratu nahi duen produktua "erosketa-saski"-ra gehitu beharko du. Horretarako, jasotako eskari-formularioa bete eta BAGA BIGA-ra bidali beharko da. Honek, Baldintza Orokor guzti hauen irakurketa eta onarpen ezeztaezina suposatzen du, eta ala badagokio, baita Baldintza Bereziena ere. Erosketa BAGA BIGA-ren egoitzan gauzatutzat joko da.

3. Erosketa gauzatu ondorengo ahalik eta epe laburrenean, BAGA BIGA-k erabiltzaileari posta elektroniko bitartez erosketa frogagiri bat helaraziko dio, non eskuratutako produktuaren ezaugarriak azalduko diren. Era berean, Bezeroak BAGA BIGA-ri dagokion faktura eskatu ahal izango dio, bezeroak emandako posta edo posta elektroniko helbidera bidalia izateko. Eskari-konfirmazio edo erosketa-frogagiriek ez dute faktura bezala baliorik edukiko. Erosketa-prezioak eskaria gauzatzen den momentuan indarrean dauden prezioak izango dira. Bidaltze-gastuak automatikoki kalkulatuko dira bezeroak emandako bidalketa helbidearen arabera eta erosketaren zenbatekoaren arabera.



Bidalketak eta itzulketak

1.- Garraioa eta entregatze epeak

BAGA BIGA-k zure eskaria kudeatuko du, zuk esandako tokira 7 laneguneko epean iritsi dadin, gure konfirmazioa iristen den momentutik hasita. Zure eskariak egiterako orduan puntu hau kontutan hartzea eskatzen dizugu. Data edo orduren bat zehaztu nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez harremanetan gure taldearekin hemen: info@baga-biga.eus

BAGA BIGA-k entregak aurreikusitako, eskainitako edo konfirmatutako datan egingo ditu. Hala ere, ez du erantzukizunik hartuko datak betetzean akatsen bat suertatuko balitz, beti ere platadepalo.com -ekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik badira.

Erosgaia entregatzeko momentuan, bezeroak emate-agiria sinatu egin beharko du, ematea gauzatu denaren adostasuna adieraziz. Enbalajeak baldintza onean egon behar du, ondo zigilaturik eta manipulatua izanaren adierazgarririk gabe. Bezeroaren adostasunak emate-agirian, eskatutako eta jasotako erosgaiekiko erreklamazio salaketari uko egitea suposatzen du.

Asegurua burutu edo ematean gertatutako edozein akats zuzentzeko, behar-beharrezko baldintza da garraiolariak emandako emate-ziurtagiriko oharren atalean jasotako erosgaiak edo honen enbalajeak jasandako edozein intzidentzia azaltzea. Behar-beharrezkoa da ere intzidentzia hori gehienez 24 orduko epean BAGA BIGA-ri jakinaraztea.

Baldintza hauek betetzen ez badira BAGA BIGA-k ez du bere gain erosgaiari buruzko erantzukizunik hartuko.

Prezioa ordaintzen ez bada, BAGA BIGAK produktuaren jabetza berreskuratzeko eskubidea gordetzen du. Erositako produktuaren jabetza ez da erdietsiko ordainketa burutzen den momentu-arte.


2.- Itzulketak

Aldatu edo itzuli nahi den edozein produktu, haren enbalaje eta etiketa osorik dauzkala bueltatu behar da jatorrizko kutxan sarturik eta egoki babestuta dagoelarik. Itzultzeke dagoen produktuak jasotako momentuan zegoen moduan egon behar du. Erabilitako produktuak ez dira onartuko, ezta hondatutakoak edo arreta falta edo arduragabekeriaren ondorioz apurtutakoak ere. CDen salmentaren kasuan ez da itzulketarik onartuko diskoak bilgarria edo zigilua kendua baldin badauka, jabego intelektualaren eskubidea errespetatzearren.

Diru-kopuru itzulketak bezeroak esandako kontura, transferentzia bitartez egingo dira, erosketa itzuli eta BAGA BIGA-ren partetik onartu ondorengo 7 egun balioduneko epean.

Edozein kasutan bezeroak hemen zehaztutako itzulketa prozedura jarraitu behar du. Itzulketa-prozedura jarraitzen ez duten itzulketak ez dira onartuko.


Itzulketa-prozedura

1.- Telefonoz deitu edo bidali mezu elektroniko bat info@baga-biga.eus -era aldaketa edo itzulketa bat eskatzeko. Itzulketa-zenbaki bat egokituko dizugu. Onartu ondoren, helbide honetara bidali beharko da: BAGA BIGA PRODUKZIOAK SL Karmelo Etxegarai kalea 1, 5. pabiloia, Mungia (Bizkaia)

2.- Sar itzazu jatorrizko enbalajean jasotako elementu guztiak.

3.- Helarazi ezazu paketea 1. puntuan adierazitako helbidera eta idatzi kartazalaren atzealdean itzulketa-zenbakia.

4.- Behin paketea jasotzen dugunean itzulitako produktuen egoera identifikatu eta egiaztatzeari ekingo diogu. Honek 48 ordu iraun lezake, produktu bakoitza aztertzen baita bidalitako produktuekin bat datorren egiaztatzearren.

5.- Behin egiaztapena bukatzean posta elektroniko bat bidali edo telefonoz deituko dizugu, eta berehala aldaketa edo itzulketari ekingo diogu. Desadostasunik egongo balitz, premia berarekin jarriko ginateke zurekin harremanetan.

6.- Zure itzulketa behar adina garantia eskaintzen dituen garraiolari baten bitartez egitea gomendatzen dizugu. BAGA BIGA ez da erantzule egingo bidalitako paketeek pairatutako galera edo kalteez.


Atzera-egite eskubidea

14 eguneko itzulketa epea edukiko duzu www.baga-biga.eus-en egindako erosketa guztietan.

Edozein itzulketa edo aldaketa egiteko zuretzat garatu dugun sistema azkar eta oso erraza duzu erabilgarri. Jarri gurekin harremanetan info@baga-biga.eus-en, eta guk berehala hasiko dugu itzulketa edo aldaketa prozesua.


Garantia

BAGA BIGA-k produktua legez ezarritako baldintzetan bermatzen du entregatze datatik aurrera. Edozein kontzeptu dela eta, BAGA BIGA-ren erantzukizunak ez du, guztira, bidalitako akastun merkantziaren balio osoa gaindituko.

Ez dira sartzen axolagabekeria, talka, ez bezala erabiltzeagatik edo instalazio desegoki bat egiteagatik sortutako urritasunak, ezta erabilera arrunta egiteagatik gastatutako materialak ere.

1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren V. tituluak hautabide ezberdinak eskaintzen dizkio kontsumitzaileari kontratuarekin bat ez datozen ondasun guztietan saneamendua eskatzeko bi urteko epean. Horretarako, konponketa edo ordeztearen artean hauta dezakezu, beti ere hauetako bat ezinezkoa edo gehiegizkoa ez bada. Bestalde, konponketak edo ordezkatzeak adostasun falta konpontzen ez badute, deskontu bat edo kontratuaren suntsipena eska zenezake. BAGA BIGA-k, beraz, egon litekeen edozein adostasun faltaz erantzungo du. Garantiak honek, eskulanak, ordezkatu beharreko piezak eta bidaltze-gastuak ordaintzen ditu.



Online ordainketa metodoa

Txartelak: Visa, Caster Card, American Express, Paypal.

Transmititzen diguzun informazio guztia zifraturik garraiatuko da sarean zehar. Horrela, zure kreditu-txartelaren datuak ez dira datu-base bakar batean ere erregistratuak geldituko, baizik eta zuzenean TPV-ra bidaliko dira (Bankuaren salmenta terminal puntuak edo gaztelaniaz Terminal Punto de Venta del Banco). Gainera, kreditu-txartelen jabeei segurtasun handiagoa ematearren, gure ordainketa-pasabideari CES ordainketa seguru sistema gehitu diogu (gaztelaniaz Comercio Electrónico Seguro). Honela, txartela "sekurizatu" baten jabe bazara, beti ordaindu ahal izango duzu VISA edo MASTERCARD txartelekin gure dendan.

Ordaintzeko, erabiltzaileak azaldutako urrats guztiak jarraitu beharko ditu, saltoki elektronikoetako ordainketa-sistema bakoitzean beharrezkoa den eskatutako informazioa ematen. Horretarako emandako datu guztiak enkriptatuak izango dira zure segurtasuna bermatzearren. Prozedura seguruak erabiltzen ditugu bitartekorik sartzea ezinezkoa izan dadin.


Banku-transferentzia

Ordainketa modu bezala banku-transferentzia aukeratzean, zure eskariaren konfirmazioarekin batera mezu-elektroniko bat jasoko duzu, non BAGA BIGA-ren izenean transferentzia egin behar den kontu-zenbakia helaraziko dizugun. Oso garrantzitsua da transferentziaren gaian eskari-zenbakia idaztea, baita zure izen-abizenak ere. eskaria balioetsi ahal izateko, egin ezazu transferentzia eskariaren konfirmazio-dataren hurrengo 3 egunetan. Nahi izanez gero, transferentziaren frogagiria bidaliko dizugu mezu-elektroniko bitartezinfo@baga-biga.eus-era. Eskaria ez da burutuko gure administrazio departamentuak transferentziaren banku-konfirmazioa jasotzen duen momenturarte.



Aplikatu beharreko legedia eta foruaren eskumende jartzea

Honako kontratua, Espainiako legeriari jarraikiz ebatziko da, kontratu honetan xedatzen ez den arlo orotan interpretazio, baliotasun eta gauzatze modutzat aplikatuko delarik. . Alderdiek berariaz uko egiten diote dagokien foruari eta Mungia (Bizkaia)-ko Epaitegi eta Auzitegien agindupean jarriko dira datorren kontratuko baldintzen interpretazioarekin edo burutzapenarekin sor litezkeen edozein gorabeherari irtenbidea aurkitzearren.