• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Introduzca el texto de la imágen *

Hemen zaude: AZALA / BERRIAK

BERRIAK

nada-con-textura-preprado-1.00_00_21_04.Imagen-fija066.png

2023/05/26

PATXUKO NICE. 10garren urteurrena, “Nada” (feat. Francis Doctor Deseo)

   Patxuko Nice taldeak hamargarren urteurrena ospatzeko hiru opari egin dizkigu. “Nada” abestia izan zen taldeak kaleratu zen estreinakoa. Orain berriro grabatu eta atondu dute Pello Gorrotxategiren estudioan. Bigarren berrikuntza, Doctor Deseo taldeko Francis Diez abeslaria izan da gonbidatu berezia. Nada abestiak asko zor zion Doctor Deseori, eta atondurarekin badirudi benetako Doctor Deseo ... gehiago ikusi

cats.png

2023/05/04

ZELANDA. Beltzetik ilunera

Zelanda taldeak argitik distirara garamatza. Beste askotan, beltzetik ilunera. Kontrastetik kontrasterik ezara. Abesti labur, zuzen, intentsoa. Estrofatik lelora jauzi handia du. Harreman bat deskribatzen du, egunerokotasunetik harreman beraren esentziara. gehiago ikusi

Amotina-AZALA.png

2023/05/02

AIMAR. Abesti eta bideoklip berria, ¨Amotina¨

Aimar kantaria (Gernikako Dientes de Luna taldearekin bost disko argitaratu ditu) bakarkako ibilbidearen bigarren singlearekin datorkigu, “Amotina”. Nitasunetik kontatu eta kantatuko du gutasunaren esparrura iristeko. Zuri eta guri ere antzeko detaile txikiak utziko dizkigulako eguneroko bizitzak. Denoi gertatzen zaizkigun xehadurak kontatzeko erraztasuna du Aimarrek rock intimista batetik ... gehiago ikusi

ismeder-dj.png

2023/04/14

DJ Ismeder Baga-Biga bulegoan

DJ Ismeder izenaren azpian bi lagun daude ezkutatuta, baina ageri-agerian, edozelan ere. Oizeder Mayo eta Isma Pereira dira DJ Ismeder. ETB2ko “El Conquistador del Caribe” saioko aurpegi ezagunak dira, non animatzaile musikalak eta sare sozialak kudeatzen dituzten. Horretaz gain, Oizeder Mayo EITBko Gaztea irratiko esataria da eta Isma Pereira aktore eta animatzailea. Baga-Biga bulegoa ... gehiago ikusi

Portada-cuadrado.png

2023/03/30

MODUS OPERANDI “Laztana” single + bideoklipa berria

 Modus Operandi taldeak euskarazko balada esanguratsuenetakoa den Latzen taldearen Laztana abestiari izugarrizko fereka eman dio egin duen bertsioarekin. Eztarriko korapilo sendoa askatzeko Aiora Renteriaren (Zea Mays) laguntza izan du Iñaki Ortiz de Villabak. Laztana kantuaren bertsioa konfort-zonatik atera eta rock atalera ekarri dute Josu Erviti ekoizle nafarraren lanarekin eta taldeko bateria ... gehiago ikusi

ets.png

2023/03/29

ETS. 7 izendapen MIN sarietan.

- Urteko albuma  https://labur.eus/Rc5Hw - Urteko kanta  https://labur.eus/OBgN8 - Artistarik onena  https://labur.eus/JrEqw - Pop álbum onena  https://labur.eus/O8JOV - Album onena euskeraz  https://labur.eus/kdnLi - Musika-ekoizpen onena  https://labur.eus/keWx9 - Jatorrizko letra onena  https://labur.eus/zPfj9 gehiago ikusi

fase-5.png

2023/03/24

YOGURINHA BOROVA. Single berria, Oporrak

Oporrak eguzki egunekin lotu ohi ditugu. Eguzkia egunero azaltzen zaigu argitasunarekin, baita euria egiten duenean ere. Euskaraz eguzki eta egun sustrai beretik datoz, disfrutatzeko, oporretan bezala. Eguneroko bizitza da opor eguna. Yogurinha Borovak single berriari “Oporrak” izenburua jarri dio, izena duena existitzen delako, eta kantuz ospatzeko. Abestia Iker Sadabak egin du, letra, berriz, ... gehiago ikusi

IMG_2442.png

2023/03/10

AIMAR. Abesti eta bideoklip berria, ¨No soy de nadie¨

AIMAR (Aimar Cid, Gernika, Bizkaia) da bakarkako proiektuaren izen artistikoa. Muzin egin zion futbol profesionalari, hezitzaile eta irakasle lanbidez, urte andana eman ditu kantuak sortzen eta letrak idazten, kantaria eta Dientes de Luna taldearekin bost disko argitaratu ditu. Orain bakarkako musika ibilbideari ekin dio, horrek, haatik, ez du esan nahi Dientes de Luna desagertu denik. Apetak ... gehiago ikusi

MODUS-MINIATURA.png

2023/03/07

MODUS OPERANDI. “Zure bihotzetik onena” single + bideoklipa berria.

Modus Operandi taldeak “Zure bihotzetik onena” abesti berria eta bideoklipa bat grabatu kaleratu ditu. Oraingoz ez dago diskorik, baina hirugarren diskoan sartuko den kantu honek rock-power amerikarra, lelo errepikakor itsaskorra, gitarra indartsuak eta hitz sentiberak ditu. Kantuaren onena da bihotzera doala, egindako abestia zugana hurbiltzeko modurik zuzenean. Bideoklipa Iker Villak zuzendu ... gehiago ikusi

haize-arrosa-arg.-ona.j.png

2023/02/28

HAIZE-ARROSA Talde berria eta lehen singlea + bideoklipa

Haize-arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu da 2022an Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte, eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan) eta askatasunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Folk-rock, ... gehiago ikusi

Askemaiteminiatura0.png

2023/02/17

KILIMAK. Aske maite (Bideoklip berria)

Kilimak taldeak "Aske maite" abesti berriarekin harreman toxiko eta zapaltzaileen aurka egiten du merengue estiloa ardatz duela. Maitasun askatzaileak fakturatzeko gaude, alai bizitzeko. Bideoa Borja Suberbiolak egin du. gehiago ikusi

Zure-eguzkia-azala.png

2023/01/27

PATXUKO NICE . Zure eguzkia

Patxuko Nice taldearen “Zure eguzkia” abestiak hiru laguntzaile berezi ditu, bai kantuan eta bideoan. La Pegatina taldeko Adri eta Ruben kantariek harreman sendoa dute Patxuko Nice taldearekin eta euskaraz abestera animatu dira. Lisi Garciak ere ekarpena egin du. Kantu bizia eta alaiak eguzkiaren berotasunera garamatza, zure eguzkia denon eguzkia delako. Kataluniako musikaren bristadak ditu. ... gehiago ikusi

ONA7b.-IMG_0958_EDIT.png

2023/01/16

ETS. Arrakastatik arrakastara.

Berriro gertatu da. ETS taldeak izugarrizko berri ona eman zigun 2022ko abenduaren hasieran seigarren diskoa argitaratu genuenean Baga-Bigan. Durangoko Azokan “Guretzat” lana diskorik salduena izan zela esatea ez da handikerian erortzea, ikusi besterik ez egunero izan ziren ilarak diskoa erosteko, sinatzeko. Taldeak txundituta utzi gintuen berriro, bai. Aretoetako bira 2023ko martxoan hasiko da, ... gehiago ikusi

img17.png

2023/01/13

La TOPADORA disko aurkezpena

Urtarrilaren 18an, asteazkena, 11:00etan Bira Elkartea Erronda kalea, 2 (Bilbo)   LA TOPADORA “Karma” La Topadora taldearen bigarren diskoak “Karma” du izenburua. La Topadorak erlearen ziztada dauka baina era berean ezti bikaina daki egiten. Erritmo askotarikoa abestietan, lore batetik bestera, onenaren bila. gehiago ikusi

xiberoots-argazkia.png

2023/01/09

XIBEROOTS talde berria Baga-Bigan

Zuberoako Mauletik dator Xiberoots taldea. Engaiamendua letretan, eta doinuetan reggae eta honen oinordeko estiloetan du oinarri eta sustraia. Reggae bihotzean, mingainean euskara, buruan letra jantziak, hanketan dantza eginarazteko grina, gorputza da herria. Reggaea dute mami, baina iturri horretatik ragga, raggamuffin, ska eta karibetar doinu ugari ere badatoz etengabean. Kontzertuak ... gehiago ikusi

SOROTAN-BELE-GOGOAN.png

2022/12/27

SOROTAN BELE GOGOAN Azken eskaintzak!

 Pentsa dezagun une batez Hondarribiko aireportuan gaudela. Pentsa dezagun beste memento batez Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna egiten duten musikariak aireportuko aretoan daudela. Eta horrelako zerbait entzun duzuela: adi bidaiari, promotore, udaletxe eta entzule agurgarriak, hemen doaz Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren azken deialdiak, azken eskaintzak. Beste herriren batek antolatu nahi badu ... gehiago ikusi

Foto-El-Pony-Pisador-2.png

2022/12/19

EL PONY PISADOR. Festatzarra musika zeltarekin.

El Pony Pisador. Kataluniakoak dira El Pony Pisador taldeko bost musikariak (irlandar biolina, gitarra, banjoa, mandolina eta whistlea) eta musika zelta eta folk tradizionala egiten dute, umore absurdoaren dosiarekin, era horretara jaiaren sonoritatea ironiaz beteko dute. Taberna-kultura eta itsasoko espirituarekin ondutako musikaltasun zelta eta folka uztartzen dituzte pop zertzelada frikiekin. ... gehiago ikusi

40db8e2d-07c7-4a82-a840-68cf8a58a4cb.png

2022/12/13

UT! 70. eta 80. Hamarkadetako euskal musika zuzenean!

Talde hau Beñat Serna (Ken 7), Jon Fresko (Ken 7), Iñaki Zabaleta (Ken 7), Markel Arevalo (Oxabi) eta Juantxu Urkiaga (Jokaldi) musikariek osatzen dute. Formatu berri honetan, musikariengan eragina izan duten taldeei gorazarre egingo diote. Besteak beste, Errobi, Itoitz, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Hertzainak eta askoz talde gehiagorekin goraziko dute publikoa ordu eta erdi ... gehiago ikusi

LQFB-2.png

2022/12/05

LES QUE FALTABAND Kataluniatik Euskal Herrira

Les Que Faltaband. Zer da? Kataluniako zortzi emakumek osatutako taldea da, eta bertsio ezagunez beteriko show-ikuskizuna lantzen dute. Bi orduko errepertorioa abesti mitiko eta ¨hit¨ ospetsuekin egindako kontzertua. Les Que Faltaband taldeak erakutsi nahi du % 100ean emakumeek egindako abestiekin ere ikuskizun erakargarria eta bikaina antola daitekeela. Zuzeneko indartsua, aldarrikatzailea eta ... gehiago ikusi

STR-RETRO--04754.png

2022/11/30

STR. Galdu ez baduzu

STR taldearen “Galdu ez baduzu” singleak bi berri esanguratsu dakartza. Danae Riaño abeslari eta baxujotzaile berriak (ETBko Goazen saioan lau urte-denboraldi eman daratza) izugarrizko aldaketa suposatuko dio taldeari. Danae Aritz Mendiolaren ordez sartu da taldean. “Galdu ez baduzu” pop kantua da eta taldeak hasieran trap estiloa lantzen bazuen ere, ukitu horiek albo batera utzi eta popari ... gehiago ikusi

ETS_3000X3000_GRAFISMO.png

2022/11/28

ETS. Disko berria. Prentsaurrekoa.

Data: Abenduaren 2an, ostirala. Ordua: 11:00etan. Lekua: Bilboko Kafe Antzokia (Done Bikendi, 2, Bilbo).  ETS taldeak bere historiako diskorik ausartena argitaratu berri du, seigarrena. ‘Guretzat’ eraldaketa prozesu baten emaitza da, “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zena. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera ... gehiago ikusi

GURETZATf.png

2022/11/25

ETS. Guretzat

Abestiari eta diskoari izenburua ematen dion kantu honek doinu latinoak ditu keinu flamenkoekin uztartuta. “Guretzat” abestiak unibertso musikal berri bat irekitzen dio ETS taldeari. Bi pertsonen arteko pasiozko harremana deskribatzen du, bizitzari eman ahal diogun balioa gogoratuz. gehiago ikusi

LA-FUMIGA.png

2022/11/15

LA FÚMIGA Baga-Biga bulegoan

Valentziako La Fúmiga taldearen kontratazioa eramango du Baga-Biga bulegoak Euskal Herrian.   La Fúmiga (Alzira, Valentzia, 2012) taldea edo kolektiboa hamabi musikarik osatzen dute. Valentziera erabiltzen dute euren abestietan. Bi disko dituzte, “Espremedors” (Halley Records, 2019) eta “Fotosíntesi” (Halley Records, 2021), eta single mordoa eta Ep-ak. Jai-espiritua, kontzientzia sozial eta ... gehiago ikusi

SPOTIFY-azala.png

2022/11/09

ZELANDA. Disko berria || Bideoklip berria

 Zelanda taldearen lehen diskoan (Zelanda, Baga-Biga, 2022) emozioa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan agertuko diren musika sentsazioak. Rocka eta poparen arteko uztarketa bikaina lortu du Zelanda taldeak, eta lagungarri etorri zaizkio  Eñaut Gaztañagak osatutako musika koltxoiak. Kantuek ukitu horren babesean dute nortasun handiagoa. Beste bi kolaborazio ditu diskoak baina hauek ... gehiago ikusi

ESAN-GABEKOAK-GD.png

2022/10/10

GUDA DANTZA lan berriaren aurkezpena

Urriaren 13an, osteguna, 11:00etan Bira Elkartea Erronda kalea, 2 (Bilbo) Guda Dantza taldeak (Leioa, Algorta, 2012) 10 urte bete ditu agertokietara igo zenetik. Orain laugarren lan diskografikoa argitaratuko dute: Esan gabekoak. Bost abestietan taldearen indarra funk, pop, soul eremura ekarri dute, eta musika beltzaren izugarrizko ukituak ditu. Hasierako lanak kontuan hartuta, ... gehiago ikusi

Mendi-gailurretan-azala.png

2022/10/05

Bideoklip berria. Zelanda "Mendi Gailurretan"

Musika: 2021eko udaberrian Zestoako Gaztain Estudiotan grabatua eta nahastua @gaztain_estudioak Gitarra eta ahotsa: Fran Urias @franuriasagirre Baxua: Ane Bastida @bastitxatxi Bateria: Iñaki Bastida @bastisaiz Teklatua: Lander Anton Gitarra: Iker Toral Grabazioa, nahasketak eta ekoizpena: Eñaut Gaztañaga @gaztaingrises Bideoa: Ideia originala: Ane Bastida Edizioa eta montajea: Lander ... gehiago ikusi

Zazpi-Bala---azala.png

2022/10/05

Bideoklip berria. Guda dantza "Zazpi bala"

Guda dantza: Zazpi Bala funk potente bat da, ezerezetik jaiotakoa, gure hurrengo EParen tracklist-a itxi berri genuenean. Horrelako abestitzar bat ez da egunero ateratzen, horregatik, bidea ireki genion gure hurrengo kaleratzean toki pribilegiatu bat gordetzeko. Hain pribilegiatua, azkenean hirugarren aurrerapen single-a izaten bukatu duela. Kantua bi pertsonen arteko elkarrizketa bat da, eta ... gehiago ikusi

322 sarrerak, erakutsi

Orriak: