• Baga-Biga en YouTube
  • Baga-Biga en instagram
  • Baga-Biga en Twitter
  • Baga-Biga en Facebook
Cerrar ventana

GUREKIN KONTAKTATU

* Batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Irudiaren testua sartu *

Hemen zaude: AZALA / DENDA / NIRE KONTUA / Kontu bat sortu

NIRE KONTUA / Kontu bat sortu

Kontu berri baten sorrera.


Bete imprimakia BAGA-BIGAn kontu bat sortzeko.

Zure kontura sartzeko datuak
Kontaktu datuak
Fakturazio datuak
Igorpen datuak

Legezko oharra*

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatzen duenaren arabera, BAGA BIGA-k Erabiltzaileari jakinarazten diogu badagoela erabiltzaileak emandako datuekin osatutako fitxategi bat, eta honek bezeroen kontabilitate-, fiskalitate, eta administrazio-kudeaketa egitea duela helburu, baita merkataritza-harremana mantentzea eta beste produktu eta zerbitzuak eskaintzea edozein bide erabilita, era elektronikoak barne. Erabiltzaileak berariaz onartzen du Dendan ibilitako momentuan bildutako eta merkataritza-harremanetik eratorritako eta/edo erositako Produktuak entregatzeagatik etorritako datuak jasotzea. Erabiltzaileak datu pertsonal horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea balia dezake. Interesdunak eskaera burutu dezake fitxategi horren arduradunari postaz edo posta elektronikoz idatziz, eta bere NANaren kopiarekin batera izen-abizenak, alta egin zuen erabiltzailearen izena eta pasahitza aipatuz.

Erosketan laguntza

Eskaintzen diren produktuak. Erosketa-sistema

Dendan eskaintzen diren produktuak, bere ezaugarri eta salmenta prezioekin agertzen dira iragarrita. Halaber, erabiltzailearen etxerainoko bidaltze-gastuen berri emango da beti, eta hauek, beti ere, bezeroaren kontura izango dira. Adierazitako prezioek BEZa barne dute, nahiz eta kasu bakoitzean erabiltzaileak emandako informazioaren arabera ezarri beharreko zergak ezarriko zaizkien, eta prezioak beti indarrean daudenak izango dira, akats tipografikorik ezean. BAGA BIGA-k eskubidea gordetzen du aldez aurreko oharrik gabe Dendan eskaintzen diren edo dauden produktuak aldatzeko. Horrela, produktu berriak gehitu edo eskaintzen utzi ahal izango dira aldez aurreko oharrik gabe.

1. Dendako produktuak eskuratzeko, BAGA BIGA-k erabiltzaileei erregistra daitezen eskatuko die. Horretarako, hauek adin nagusikoak izan beharko dira. Pantailan agertzen den informazioaz baliatuz laukiak bete beharko dituzte. Erabiltzaileari sartutako datuen egiatasunaren erantzule dela gogorarazten zaio.

2. Behin erabiltzailea erregistratua egonda, erosketa gauzatu ahal izateko, erabiltzaileak eskuratu nahi duen produktua "erosketa-saski"-ra gehitu beharko du. Horretarako, jasotako eskari-formularioa bete eta BAGA BIGA-ra bidali beharko da. Honek, Baldintza Orokor guzti hauen irakurketa eta onarpen ezeztaezina suposatzen du, eta ala badagokio, baita Baldintza Bereziena ere. Erosketa BAGA BIGA-ren egoitzan gauzatutzat joko da.

3. Erosketa gauzatu ondorengo ahalik eta epe laburrenean, BAGA BIGA-k erabiltzaileari posta elektroniko bitartez erosketa frogagiri bat helaraziko dio, non eskuratutako produktuaren ezaugarriak azalduko diren. Era berean, Bezeroak BAGA BIGA-ri dagokion faktura eskatu ahal izango dio, bezeroak emandako posta edo posta elektroniko helbidera bidalia izateko. Eskari-konfirmazio edo erosketa-frogagiriek ez dute faktura bezala baliorik edukiko. Erosketa-prezioak eskaria gauzatzen den momentuan indarrean dauden prezioak izango dira. Bidaltze-gastuak automatikoki kalkulatuko dira bezeroak emandako bidalketa helbidearen arabera eta erosketaren zenbatekoaren arabera.

Bidalketak eta itzulketak

Online ordainketa metodoa

Aplikatu beharreko legedia eta foruaren eskumende jartzea