azala-1.png

Beldurrik ez

10,89€/u

REF. BBCD140

En Tol Sarmiento taldearen laugarren diskoa ikararik gabekoa da. Batez ere, hiru aldaketa nagusi agertuko ditu “Beldurrik ez” diskoak. Aurrekoak baino motzagoa da, zazpi abestiko lana egin dute. Laburragoa eta biziagoa. Euskara hutsean landu dute laugarren diskoa. Alaitasuna galdu gabe, rockeroagoa da, serioagoa skaren txinpartak alboratu gabe. Baina ETS taldeak betiko gatza eta piperrak ditu doinuetan eta letretan. Jaia bai, alaitasuna ere bai, baita seriotasuna ere idatzi dituzten testuetan. Bizitzari beldurrik gabe eustea eta bizitzea da ikuspegi sakonena. Bizitza aurreiritzirik gabe antolatzea eta aske izatea. Hori da euren aldarrikapenaren xedea.