Governors-Morphinapolis-caratula.png

Morphinapolis

10,89€/u

REF. BBCD112

Governors taldearen laugarren diskoaren izenburua “Morphinapolis” da. Morfinaz betetako gizarteari ez zaio geratzen lo egitea baino, lo egin eta arazorik txikiena ere ez eman gizartea menderatzen duen botere hertsatzaileari. Beste hitz batzuekin esateko, gizartea osatzen duen jendea geldo eta lokartuta edukitzea, boterean nahi adina barrabaskeria politiko, ekonomiko eta sozial egiteko; hots, gizabanakoaren gutxienezko askatasun printzak deuseztatzeko. Morfina erabili ohi da zainketa aringarrietarako gaixoaren azken hatsa azkartzeko eta arintzeko edo jasangarriago egiteko. Governors taldeak morfinaren giza eraginkortasuna metafora bezala hartu du. Gizartearen anomia eta gizabanakoa lotan mantendu nahi duen politika menderatzaileari aurre egiteko garrasi iraunkor eta sakona da “Morphinapolis” diskoa. Governors taldearen diskoak badu objektuarekiko (gizabanako aktiboarekiko) harreman zuzena. Governors taldearen “Morphinapolis” diskoa terapia aktiboa da, kantuek duten alde psikodinamikoak entzule pasiboaren kontra doa. Governors taldearen kantuek eragin bikaina dute lehen entzunalditik. Abestien dinamika aktiboak harrapatu egingo zaitu segituan melodia arrakastatsuak dituelako oinarri irmo eta gogorrak dituelako. Governors taldearen rocka metal aztarnekin nahastuta dator gehi melodia xarmant eta erakargarriekin batera. Emaitza interesgarri eta zirraragarri bilakatzen da Governors taldearen abestien entzulearentzat. Zerbait gehiago? Musika giza harresia bilakaturik, askegune.

  • GOVERNORS ()