azala.png

Sua

10,89€/u

REF. BBCD131

Emon taldearen hirugarren diskoa ”Sua” da. Emon taldeak gero eta musika baliabide gehiago ditu. Aurrekodiskoarekin esan zen Emon taldeak, ez bakarrik diskoetan baita zuzenekoetan ere egurra emango zutela giroa berotzeko asmoz. Emon taldeak berotasuna sua bihurtu du. Izugarrizko musika ekoizpena egin da jakinik taldeak kantu bikainak sortuta zituela. Erritmo sutsuak, dantzarako aproposak, jaia lehertzeko eta jendea bustitzeko izerdi patsetan. Hitz horiek musika atalera eramango bagenitu erritmo koktel hau aterako litzaiguke: rocka, ska, cumbia, salsa, merenge, reggae, rap, rumba. Emon taldearen eta “Sua” diskoaren musika filosofia ahalik eta jairik gogotsukoena antolatzea da. Baina Emon taldeak ez du ahaztu nahi bizi dugun egoera petrala kalean. Musikarekin gorputzak astintzea eramango gaitu eta burua hausnartzera. Sua, mesedez, eta ez da zigarroa pizteko.