uski.png

The Uski´s

10,89€/u

REF. BBCD141

The Uski´s taldearen “The U”ski´s” diskoa da, bosgarrena. Rock and roll abestiak dira funtsean baina rockaren estiloetako musika zertzelada anitzak aurkituko ditugu. Kantu bakoitzak soinu mundu berezia du eta muinean batasuna ageri da melodiak kantatzeko moduan eta koruetan. Horrek emango dio diskoari betiko The Uski´s taldearen norabidea. The Uski´s taldeak astindu nahi du eurengan jendeak pentsatu ohi duena, abesti surferoak eta hondartza zaleak, nahiz eta abesti baten izenburua “Hawaiian” eduki. Beraz, portaera horretatik badu abesteko forman, batez ere, baina gero garaje-rock, proto-punk, hard-rock, pop, New Orleansko doinu beltzak, soula, musika beltzaren arrastoak zirrikitu guztietan. The Uski´s taldeak rockaren maitasuna dantza bilakatu ohi du, dohain bikainak dituelako melodiak gerriaren mugimendu bihurtzeko. Letretan taldearen aurpegirik gordinena ikusiko dugu, lastorik gabe doaz hitzak, harremanak, ustelkeria politikoa eta sentimendu, besteak beste.

  • THE USKI´S ()