LAIN-azala-baja.png

Tximeletak

10,89€/u

REF. BBCD136

Lain taldearen hirugarren diskoak “Tximeletak” du izenburua. Lain taldeak rock esparrura jo du gero eta gehiago, doinu biziagoekin jolastuz, gogorragoekin, abesti kementsuagoak sortuz baina melodien ezaugarria galdu gabe. Sorgintzen segituko dute bi nesken ahotsek, jendea liluratuz. Lain taldean metaforfosia gertatu da baina oraindik aurreko garaiko uneak antzemangarriak dira, trantsiziozko kantuak ere badira. Ez da dena berria, baina bai biribila eta polita. Lain, dagoeneko, ez da hain gazte.