Zelanda taldea kantu berriarekin gu asetzera datorkigu, lorez beteko gaitu. Fran Uriasen ahots indartsuari bikain egiten dio kontrapuntua Maria Ereña taldekideak. Pop-rock power horrek progresibo kutsu apur bat badu. Single berriak (Lorez betea) malko eta aldapaz beteriko bizitza baten bidezidor infinituak kontatzen ditu, baina baikortasunetik, aurrera begira. Zelanda taldearen doinuak gero eta biribilagoak, beteagoak. Lorea da eta betetzera dator. Abestia Eñaut Gaztañagak grabatu du eta bideoa Zelanda taldeak zuzendu du.